Hezkuntza prozesuan heziketa oso baten barruan, tutoret za oinarrizko osagaia da.
Tutorea ikasle talde zehatz baten arduraduna da eta ikasle bakoitzaren heziketa zaintzeko helburua du eta egunetik egunera bere ikaskuntza eta pertsonaren heltze prozesuak jarraitu eta Hezkuntza Proiektuaz arduratuko da .
Bere betebeharra egiteko Tutoretza Ekintzako Plangintza burutuko du. Tutoretza Plangintza hau, Ikastetxeko Orientabide Sailak diseinatzen du eta urtero ebaluatzen da, zikloko edo/ta Etapako irakasleen eritziz. Aipatzekoa da planifikatutako helburuen alde ar egindako talde lana,
Tutoreak :
| |
Familiarekiko harremanak erraztuz seme-alaben heziketako ekintza bateratuan parte hartuko du. |
| |
Astean denbora bat emango du tutoretza-lanean. |
| |
Ikasleekin elkarrizketa eta banakako elkarrizketa indartuko ditu. |
Era berean, funtzio hauek betetzeko Tutoreak Orientabide Sailaren laguntza du (Zuzendaria, Ikasketa-Buruak, Pedagogi Orientatzailea, Psikologi Orientatzailea, Hezkuntza Bereziko irakasleak) zeintzuk aholkatu egingo duten, bai berak eskatuta edo/ta gurasoen eskakizuna erantzunez, kasua bere ekintza-gaitasunetatik kanpo geratzen denean.
|