"Karmengo Ama" gure IkastetxeakTeknologia Berrien (IKT) etengabeko eguneratzearen helburuari jarraitzen dio, irakaskuntza-ikasketa prozesuaren barne aukera bezala integratzeko asmoz, modu honetan, gure ikasleak, gizarteak eskeintzen dizkien erronka berriei aurre egiteko aukera berriez jabetzen dirala.

Ikastetxeak laborategia, plastika-gela, liburutegiak... ditu eta informatika gela bi, bata Lehen Hezkuntzarako eta bestea Bigarrenerako. Gela bi hauek barne sare bidez elkar konektatuta daude eta Internet ere badute.
Hala ere, gure Ikastetxearen helburuak informatikako gelatik haratago doaz, etengabeko berrikuntza bilatzen dugularik. Guzti hau argi ikus dezakegu, ikastexeak urtero garatzen dituan proiektuetan (Urteko Plangintzan deskribatzen direnak). Gaur egun, erronka handia dugu, gure hezkuntza lanaren etengabeko berrikuntza ahalbidetuko duen lana, hau da, Kalitatearekin dugun konpromezua EFQM eredua jarraituz.
