Ikastetxea, 1949ko urrian zabaldu zen Parrokiako lokaletan . 1951ko apirilaren 14an egoitzaren lehen harria ezarri zen eta ikastetxea 1952-1953 ikasturtean inaguratu zen.
"Karmengo Ama" gure Ikastetxearen historia, haurtzaro eta nerabezarotik izaeraren zigilua sortzen joan diren milaka pertsonen historia da. Hasierako urteetatik ilusioz eta zorroztasunez, herrian Aita Palauk gomendatutako lana aurrera eraman dugu: pertsonak heztea Eleizarenganako (Jaungoikoarenganako eta gizakiarenganako) bere maitasun eta zerbitzuaren adierazgarri bezala
gizakia heztea ebanjelizatzailearen barruan dagoela uste dugu . Hezterakoan, ebanjelioko eta gure Fundatzailearen baloreetan zabaltzen ditugu: barneratze sakona eta besteenganako maitasuna, Eleiza eta Munduarekin dogun konpromezua barneratuz.
ko Karmengo Ama gure Ikastetxea, itunpeko ikastetxea, Ebanjelioko baloreak bizi eta transmititzen dituen Kristau Eskola da, Francisco Palau y Quer gure fundatzailearen karismari jarraituz, gizarteari Jaungoikoarenganako maitasunean eta lagunurkoarenganako zerbitzuan oinarritutako kristau hezkuntza emanez.
Gure karismaren adierazgarri Mariarenganako maitasuna bultzatzen dugu, Eleizako eta Kristau birtuteen eredu bezala jarriz .
Gure hezkuntza eskaintza gizarte maila guztientzat dago zabaldua . Bizi garen gizarteko ohitura, tradizio eta kultura onartuz, kanpotik datozen familien integratzean lagundu nahi dugu. |