Ikastetxeak berak kudeatuta, zerbitzu hau 12:00etatik 14:30etara eskeintzen zaie ikasleei etengabeko ordutegian.
Elikagaiak Ikastetxean bertan prestatzen dira. Aurretiaz, aditu talde batek ikasleen familiei bidaliko zaien menua prestatzen du hiruhilabete bakoitzerako.
Dietak gaur egungo gure ume eta gazteek dituzten nahiak eta elikagarrien banaketa egokia eginez prestatzen dira.
Pediatraren oharrei jarraitzen zaie familien bidez eta ume bakoitzaren hazte prozesua eta beharrizanak kontutan hartzen dira.
Umeak behar duenean, eta familiak hala eskatzen badu, dieta umeari egokitzen zaio.
Barazki pureak eta yogurtak ere jaten dituzte. Familiaren laguntzaz elikagai osoak jaten hasten dira, lehenengo bigunekin hasiz. Aste bakoitzerako menua gelan jakinaraziko zaie ikasleei.
Elikagai batzuk salbu, ikasleek menu orokorra jaten dute.
Dietetika Taldeak egindako menuari jarraitzen zaio, aurretiaz argitu den bezala.
|