Ez dugu baztertzen gure etorkizuna eta gogoz dihardugu, nagusitzat ematen ditugun helburuen alde. Hau da, gure IKUSPEGIA:
- Gure Ikastetxeko hezkuntza-langile guztien poztasun, inplikazioa, partehartze eta erantzunkizuna lortzea.
- Gure ikasleek bere eskola-bizitzan bizitako eta transmititutako baloreak, onartu ditzatela eta kalitatezko hezkuntza akademiko personal eta soziala lor ditzatela.
- Ikastetxeko langileen (irakasle eta irakasle ez direnen) profesionaltasun, pedagogia eta metodologia berrikuntza eta etengabeko formazioagaitik bereiztea.
- Gurasoak gure Hezkuntza Proiektuan modu eraginkorrean barneratzea.
- Hizkuntza normalkuntzarako plan sistematiko eta ekinkor baten bidez, hezkuntza eleanitza lortzea. Aniztasuna izaera sentikor eta integratzailearekin kontutan hartuz.
- Etengabeko berrikuntza teknologikoa bultzatzea.
- Gure Hezkuntza Proiektua kalitatez aurrera eramateko beharrezko baliabideak edukitzea.
- Geure nortasuna mantenduz, Giza eta Kultura arloko beharrizanei erantzutea,
- “Pastoralgintzako Eskola” legez gure eskeintza eraberritzailean etengabeko hobekuntza erakustea.
- EFQM kalitatezko ereduaren arabera gure kudeaketan etengabeko hobekuntza adierazi nahi dugu.
|