AURKEZPENA

Helburu eta Baloreak Elkarbizitzarako arauak
Gurasoak-tutorea
Tutoretza eta Orientabidea

FAMILIA- ESKOLA
BERRIKUNTZA PROIEKTUAK
IRTEERAK
BESTE EKINTZA BATZUK
ESKOLA ORDUTEGIA
AZKEN ZIRKULARRAK


 

2009-2010 IKASTURTEA

IKASTETXEKO BERRIAK

JAUREGIBARRIA PARKERA IRTEERA

Ekainaren 22an, udaren etorrera ospatzeko, 3, 4 eta 5 urteko umeak Jauregibarria parkera  joan ginen. Ikasturtean zehar Naturari buruz ikasi doguna parkean isladatuta ikusteko aukera euki gendun. Zuhaitzak eta erreka behatu, ahateak ikusi eta  lagunekaz ondo pasatu gendun

jauregibarria

 

piragua

3. ETA 4. MAILAKO IKASLEEK SURF ETA PIRAGUETAN

Joan den astean, 3. eta 4. mailako ikasleek Plentzia-Gorlizera eta Laidara joan ziren piraguan eta surfean egiteko asmoz. 4. mailakoen kasuan eguraldiak ez zuen lagundu eta ea egun osoan zehar euria barra barra izan zen; dena den ikasleek ekitaldiekin gozatu egin zuten. Gauza nabarmelez esan beharra dago nahiz eta ekitaldi biek hondartza berdinean izan, bata Plentziako herrian izan zen eta bestea Gorlizen.

Argazkietan, 3. mailako neska mutilak ikusi ditzakegu Laidan

 

elkartasuna

LAGUNTZEA DENON ESKUETAN DAGO

Ikasturte honetan Lehen hezkuntzako laugarren mailakoak proiektuaren alde lan egiteko aukera izan dogu.
Hasiera batean; abalorioekin pultserak egiteari ekin genion jolastoki orduetan. Egunak pasa ahala; gero eta ume gehiago zeuden pultserak eta komikien karterak egiten. Egindako materiala gabonetako Belenen erakusketan jarri ziran salgai. Postu honetan gu egon ginan saltzaile eta esperientzi ezin hobea izan genduan.

Orain ikastetxe egunerako ere giltzariak egin doguz eta 120 giltzari baino gehiago saldu doguz. Gure denbora librea Gikoreko umeei laguntzeko eskeintzea erabili izana asko pozten gaitu. Bilboko irteeran ere giltzariak egiteko aprobetxatu genduan.
Ondo pasatzeaz gain, geure arteko harremana sendotzeko baliogarria izan da.

Datorren urtean Gikoreko umeen alde ekintzak prestatzen laguntzeko prest gaude. Eta zuek animatzen zarete?

 

1 DBH-KO IKASLEAK BIZIKLETAZ ZORNOTZAKO AUZOAK EZAGUTZEN

Nahiz eta ekainean murgilduta egon euria izan dabe adiskide goiz guztian 1. DBH-ko ikasleak bizikletaz egindako ibilbidean. Bi taldetan banatuak Zornotzako San Isidro eta San Bartolome auzoak zeharkatu dabez. Paisaia ederrak eta euria lagun izan dabelarik eman dabe goiza gure ikasleak. Bakarren batzuk nekeak jota, baina orokorrean ondo moldatu dira gure ikasleak eta “erdi mendiko” etapa honen helmugara osorik heldu dira. Hona hemen argazki batzuk.

 

BIZIKLETAZ

 

futbola

KARMENGO AMA 96 BIZKAIKO FUTBOL 5EKO ORDEZKARIAK
EUSKADIKO XXIX. ESKOLA KIROLETAN URREZKO DOMINA LORTU DU

Zorionik beroenak DBHko 2. mailako futbol 5 talde honi. Lehiaketa honetan kalitatea, zintzotasuna eta errespetua erakutsi dute futbol zelaian. 2009-2010 denboraldian taldeko garaile izanik, Bizkaiko eskolarteko jokoetan ere irabazle izan dira, Portugaleteko Santa Mariari eta Berriotxoari irabazi ondoren.

Hobetu ezinek denboraldia amaitzeko, ekainaren 5ean, Barakaldon, Euskadiko txapeldun bihurtu dira Gipuzkoa eta Arabako taldeak garaitu ondoren. Beste alde batetik ezin ditugu Aimar entrenatzailea eta Pedro delegatua ahaztu, egin duten lan bikainagatik Eta amaitzeko eskerrik beroenak aita, ama eta benetako protagonistei: kirolariei.

Zorionak bihotz bihotzez!!

 

IKASTETXEKO EGUNA

2009-2010 ikasturtea amaitzen doa, umeek, gazteek, familiak eta irakasleak hainbat lan egin ondoren.

Bide hau erabili nahi geunke, Karmengo Amako Hezkuntza Alkarte osoari eskerrak emoteko, batez ere, egunetik egunera eta pausoz pauso erakutsitako arduratasun eta partaidetzagaitik.

Hainbat helburu eta ekintza burutu doguz elkarrekin, arlo anitzak jorratuz: konpetentzien garapena irakaskuntza-ikaskuntzan, gure hizkuntza eta ohiturak gogoratzeko eta biztuteko ekintzak, alkartasun baloreak praktikatzekoak… Une honetan, aipatzekoa dogu, ekainak 5ean ospatutako Ikastetxe eguna. Orduan, Outlet ekintzan parte hartu dogun guztion laguntzaz, gure Alkartasun Proiektua (Gikore ong educ@s)) bete ahal izan dogu.

Biziki eskertzeko deutsuegu jaialdi honetan parte hartu dozuen guztioi, adierazitako partaidetza, jarrera eta umore ona. Eskerrik asko baita Elkarte eta Erakundeei.
Eta, esker mezu honegaz batera, Udaldi gozoa eta ahaztu ezina opa deutsuegu, danok alkarregaz familia giroan, disfrutatzeko aukera dala azpimarratuz.

Ondo pasa!!! … eta laster arte!

ikastetxe

 

la arboleda

LA ARBOLEDA-PEÑAS NEGRAS DBH 1. MAILA

Pasadan astean, 1. DBH-ko taldeak,  La Arboleda ingurura hurbildu ginen geure urteroko txangoa egitera. Bertako begiraleen azalpenei esker La Arboledako inguruak hobeto ezagutzeko aukera ederra izan genuen.

Eskualdeko meatzaritzaren bilakaera, funikularra, aireko garraioak eta meatzaritzako industriak burdin minerala erauzteko erabilitako metodoen maketa didaktiko batzuk ikusi eta gozatu genituen. Gaur egun, oraindik, La Arboleda eta Peñas Negras Zentroko inguruetako hainbat lekutan iragan distiratsu horretako aparteko lekukoak diren aztarna batzuk ikusteko aukera izan genuen  (kiskaltze-labeak, garbilekuak, plano inklinatuak, egurrezko etxeak, etab.).

Eguna ederto pasa genuen, nahiz eta euri zaparradaren bat ere lagun izan.  Guzti honen lekuko ondoko argazki hauek dira.

 

LHKO 4. MAILAKOAK BILBON

Maiatzaren 21ean Bilbora joan ginan. Lehenik eta behin;  Begoñako amatxu bisitatzeko ahalegina egin izan genduan baina ezinezkoa izan jakun, beste eskola bateko umeak zeuden eta.

Ondoren Euskal Museoan sartu eta Bizkaiko maketa ikusteko aukera izan genduan. Zein maketa handia eta ederra. Ondoren Santiagoko katedralean sartu ginan. Geroxeago; Alde zaharreko kaleetatik ibili ginan paseoan autobusaren bila. Azkenik; autobusa hartu eta Butroirako bideari ekin geuntson. Bertan; gazteluaren inguruan bazkaldu eta ondo baino hobeto pasatu genduan. Bazkaldu eta gero; batzuk argazkiak egiten, beste batzuk panpin giltzariak egiten ibili ziran. Arratsaldean Butroiko gazteluaren inguruetatik paseoan ibili ginan eta arratsaldeko 16:00etan autobusa hartu eta eskolarantza abiatu ginan.

Egun zoragarria pasatu genduan.

butron

 

pasaia

PASAIAKO PORTUKO BISITA

Hasieran monitore batek maketa bat erabiliz Pasaiako Portuak dituen kokapen eta sarrera pribilegiatuak azaldu zigun.

Gero portuan itsasontzi baten ibilbide bat egin genuen  eta portuak  ez dituela merkatal portuaren berariazko lanak bakarrik gauzatzen ohartu ginen, bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu; hala nola, konponketa, eraikuntza, etab.

Era berean, Pasaiako portua arrantza-portu handia da, eta bertako eta beste portu batzuetako ontziteriek euren harrapaketak lehorreratzeko eta merkaturatzeko baliabide egokiak aurkitzen dituzte bertan.

Bisitaldia amaitu ondoren Zarautzera joan ginen bazkaltzera. Eguraldiak  lagundu ez arren ondo baino hobeto ibili ginen.

 

MIRANDAOLAKO BURDINOLA

Maiatzaren 6an DBHko 2. mailak C eta Dkoak Legazpiko Mirandaolara joan ginen. Han XIV. Mendeko burdinolaren funtsionamendua ikusi gendun. Gero, Euskal Burdin Museora joan ginen. Eguraldia txarra, euritsua eta hotza izan zen.

Legazpian bazkaldu ondoren, Zornotzara bueltatu ginen.

mirandaola

 

lurraska

LURRASKA BASERRI ESKOLAKO EGONALDIA

Apirilaren 26, 27 eta 28an LHko 2. mailako Lurraska Baserri Eskolara joan ginen, baserri giroa eta ingurua ezagutzeko helburuagaz.
Bertan, baserri ingurua ezagutzeaz gain, beste ikastetxe eta adin batzuetako ikasleekin elkarbizitzaz gozatzeko eta lagun berriak egiteko aukera izan gendun.

Animaliak hurbiletik ikusi eta zaindu genduzan, baita beste hainbat tailer ezberdin egin be, ortua, sendabelarrak eta basoa ezagutzeko aukera izan gendun, baita gazta eta erroskilak egitekoa ere. Gainera, azken egunean, guk egindako erroskilak ekarri genduzan familiarekin batera jateko.

Egonaldi benetan polita izan zan, udabarri giro zoragarrian!!!!

 

TRINKETE ETXEA

Maiatzaren 5, 6 eta 7an Lehen hezkuntzako 4. mailako umeek Trinkete etxera (Lekeitiora) irteera pedagogiko bat egin genuen.

Ondo pasatzeaz gain arrantzaren eta arrantzaleen mundura hurbiltzeko aukera ezin hobea izan genuen.  Lehenengo egunean; herritik zehar bueltatxo bat eman eta arrantzaleak bezala itsas korapiloak egiteari ekin genion.

Hurrengo egunean, Isuntza Arraun elkartera hurbildu ginen. Bertan; arraunean egiteko oinarrizko aholkuak jaso ondoren Isuntzako trainerara igo ginen. Esperientzia ezin hobea izan zen. Gainera, eguraldiak lagundu zigun eta portutik irten izan ginen itsaso barrenean sartuaz. Arratsaldean kainaberak hartu eta arrantza egitera irten ginen. Ekin eta ekin baina otzarak hutsik eraman genituen. Azkenean, gaua eta hain desio genuen gaubela heldu zen, hau da, Diskoteka. Zein gaubela polita, talde desberdinek beraien dantzak gurekin elkarbanatu zuten.

Ostiral goizean, Kofradiara hurbildu ginen eta arrantzan hartutako arrainak nola saltzen zituzten ikasi genuen. Zorte handia izan genuen, kofradiatik irtetean portuan baxurako itsasontzi bat zegoelako eta sarea nola jasotzen ikusi ahal izan genuen.

Egonaldi osoan zehar, bai pertsona, bai inguruarekiko errespetua izan da nagusi. Denok oso ondo pasatu dugu.

trinkete

 

baratze

BARATZE BASERRI ESKOLA

Apirilaren 15 eta 16an Karmengo Ama Ikastetxeko 5 urteko umeek Baratze Baserri Eskolara irteera pedagogiko bat egin genuen.
Naturaz disfrutatzeaz   eta beste eskola  batzuetako umeekin elkar bizitzeaz gain, ekintza desberdinak egin genituen;  guztia giro euskaldun batean.

Lorategiko tallerrean lurrak, urak  eta eguzkiak bai guretzat eta baita landareentzat ere daukaten garrantziaz ohartu ginen. Animaliekin izandako kontaktua ere oso baikorra izan da, beraienganako sentiberatasuna sortzeko. Zaldiz ibiltzea (batzurentzat) beldurrari aurre egiteko aurrerapausua izan da.

Egonaldi osoan zehar, bai pertsona, bai  inguruarekiko errespetua izan da nagusi. Danok oso ondo pasatu dugu.

 

EUSKADIKO 8. OLINPIADA MATEMATIKOA

Hirugarren hiruhilabete honetan, DBHko 2. mailako ikasleek EDUARDO CHILLIDA EUSKADIKO 8. OLINPIADA MATEMATIKOko 2. aldian parte hartuko dute.

Otsailaren 26an 1. aldiko froga egin zuten. Froga honetan, Maiatzaren 15ean ospatuko den 2. aldian, lurraldekako aldian parte hartuko dutenak aukeratzen dira.

Horrela, maiatzaren 15ean Bilbora joango direnak, Oier Beaskoetxea Aldazabal eta Rafa Gómez Coronado Martín dira.

Hurrengo aldian Espainako Olinpiada matematikoan parte hartzeko aukera izango dute. Lehenengo hamabiak sarituak izango dira.
Zorte on, Oier eta Rafarentzat!!

chillida

 

EUSKAL KULTURA ETA EUSKARAREN ASTEA

20010KO MARTXOAREN 22TIK 26RA

ipixki

PROGRAMAZIOA

 

GARBIKETA

KALE GARBIKETA DBH1

Atzo, Martxoak 15ean, DBH 1. Mailakoak ekintza berezi bat egitera Joan ziran.  Goizeko 11etatik 12etara herrira joan eta Udaletxeko garbiketa zerbitzuaren laguntzaz hiru arlo landu ebezan: garbiketa bera, zaborren sailkapena eta herriko jendeari inkesta bat egin eutsien.  Danok konturatu ginan zein gogorra dan garbitzaileen lana eta zelako garrantzia daukan gure aldetik zeozer ipinteak, beraz hemendik aurrera paperontziak beterik eta kaleak garbi!

 

EUSKAL ASTERAKO IRRATSAIOA

Datorren martxoaren 22tik 26ra irratsaio bikainak izango ditugu zuentzako entzungai. Alde batetik, DBHkoak 9:00etatik 9:30etara arituko dira eta bestalde LHko 6.mailakoak 9:30etatik 10:00etara. (FM 108.0 frekuentzia).

irrati

 

titxi

Eguen Zuri

Otsailaren 10ean Ihauteriei hasiera emon deutsegu gure artean sano tradiziozkoa dan ekintza bategaz:  txitxiburduntzi-eguna.
Su handiak eginda txorizo eta urdaia jan gendun burduntzian erreta.
Eguraldiak ez euskun lagundu (baina sasoi honetarako aproposa zan), hala ere ederto igaro gendun.
Disfrutatu Ihauterietan eta prestatu gaitezan Garizumarako.

 

ate irekiak

Ate irekien eguna 2010

Pasadan zapatuan, otsailaren 6an, Ate Irekien eguna ospatu genduan eta nahiz eta denpora eskasa egin hainbat sendi etorri jakuzan.  Ekintza saloian hasi zan, sarrera bideo bategaz eta gero ibilbide desbardinak bakoitzaren interesen arabera.  Mila esker danori parte hartzeagatik, bai prestakuntzan eta bai etortzeagaitik.  Eskerrik asko bereziki baita zapatuan etorri ziren langileei.  Ez zaiteze gelditu argazkiak ikusi barik!

 

Bakearen Nazioarteko Eguna

Urtarrilaren 29an Karmengo Ama Ikastetxean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzatik DBHra, astearen zehar ariketa desberdinekin bakearen mezuetan murgildu ginen. Mandalak, abestiak, paperezko usoak, emakumeen biografiak eta testigantzak… Eta eguerdian HH eta Lhkoak frontoian elkartu ginen geure abestiarekin:

“Zu, ni, hori eta ha
danok gara lagun.
Elkar bizi gaitezen
alkarri laguntzen.
Bakea gaur ta bakea bihar
bakea daigula beti
bakea hemen ta
bakea hor
bakea guregan bedi”.

Bakea hel dadila etxe guztietara.

bakea

 

Karmengo Ama Ikastetxea Haiti herriarekin bat

Azken egunetan urtarrilaren 13an, Lurrikara batek Haiti herria suntsitu izanaren  ondorioak ikusten ditugu komunikabide ezberdinetan. Karmengo Ama Ikastetxeak beste elkarte batzuek bezala Haiti herria laguntzeko asmoarekin kanpaina berezi bat antolatu izan du. Hezkuntza elkartearen parte hartzea ezin hobea izan da eta jasotako diru kopurua 3660,12 € .
Dirua kudeatuko duen GKEa Unicef izango da.

unicef
Eskerrik asko zeuen parte hartzeagaitik

 

jaialdi

ABENDUAK 23, 15:30ETAN

1-2 URTEKOEN GABONETAKO JAIALDIA

OLENTZERO

Abenduaren 23an, urtero bezala, Olentzero etorri da Karmengo Ama Ikastetxera. Haur hezkuntzatik gelaz gela joan da txistulariekin, umeen gutunak hartzen eta irakurtzen. Muxua eman dieten umeei txupatxusak ere opari diete. Gero, hall-ean jesarri da eta L.H.ko ikasleen abestiak eta galderak entzuten egon da.

olentzero

 

Gikore

ELKARTASUN PROIEKTUA GABONETAN

Hiru hilabete honen amaieran lehen hezkuntzako ikasleak eta hainbat andereñok eskulan desberdinak egin dituzte, Belenen erakusketarekin batera salgai jarriaz. Kanpaina honen helburu nagusiena gelako sentsibilizazioa lantzea izan da eta baita gure elkartasun proiektuaren alde dirua batzea.

Brotxeak, tarjeteroak, mobilak gordetzeko poltsak, pultserak, giltzariak… Saltzeko arduradunak lehen hezkuntzako laugarren mailakoak izan dira. Hezkuntza elkartearen implikazioa oso ona izan da eta postua beti jendez inguratuta egonda.

Salmenta onak izan ditu eta jasotako dirua asko izan da. Honela izanik; gure elkartasun proiektuan lan egiteko gogoa daukagu eta hurrengo hiru hilabetean esperientziarekin jarraitzeko animoak eta idei berriak ditugu.

Postuak arrakasta izan du eta hori posible zan teko lan egin duten guztiei eskerrik asko.iGracias a todos los que de una u otra manera habéis trabajado para que la tiendita tuviera éxito así como a las familias que han colaborado en la compra de detalles.

antzerki

4. MAILAKOEN ANTZERKIA

Atzo, abenduaren 22an Lehen hezkuntzako laugarren mailakoek “Jesusen jaiotza” ren antzerkia egin genduan. Urduri geunden baina oso ondo irten zitzaigun. Ikusleek asko txalotu ziguten eta gure andereñoek ere zoriondu gintuen.

 

5 URTEKOEN GABONETAKO JAIALDIA

Pasadan asteartean, Abenduak 22; Karmengo Ama Ikastetxeko areto nagusian ospatutako gabon antzezpena zela medio, bost urtetako umetxuek Brodway eta Belenen arteko  oso nahaste-borraste interesgarria eskeini ziguten. Hantxe, kolorez beteko gabon kanta eta bertso sorta galanta entzuteko aukera izan genuen.
 
Arratsaldeko 15:30 gutxi gora behera zirela eta trikitilarien soinu alaien ondoren, jendearen zurrumurrua ito zen mikrofono erraldoi baina mutua eskutartean zeramaten ume bikotea teloi atzetik, agurtzera irten zenean. Handik aurrera, 40 minututan zehar Ama birgina, Jose eta Jesus umearen aurrean agertu ziren artzainek hasita, eskenatokia jendez gainezka egon arte, poliki-poliki, ikasleak Backstage-tik irten eta  beraien lekuetan jartzen joan ziren, “argazki” bakoitzaren ostean bizpahiru  gabon kanta abestuz. Horrela aingerutxoak, diseinuzko zeruko izar eta kanpaiak, Olentzero, gabonetako zuhaitz ekologista eta bere eskuz egindako bolak ikusi ahal izan genituen, beraien mozorro “kontzeptualaz” gozatuz.
 
Katarsia heldu zen hiru erregeekin: bizar “ortopédico” zuridun Meltxor edo ta ez –hain –beltz Baltasar erregeen taldekideek irrifarren artean beraien bertsoak eta kantak ezkeini zigutenean.
 
Azken txanpan, denen artean, gabon kantarik ospetsuenetarikoak  entzun ahal izan genituen (bat ingelesez eta guztiz), eta amaitu baino lehen publikoaren laguntzaz “Hator, hator”  abestu egin zen. Txalo artean gabon zoriontsuak ospa ziguten.
 
Hainbeste kanta eta bertso ikasteko nabaritzen da atzetik egon den lanaren neurria. Bai umeak, baita irakasleek ere izugarrizko esfortsua egin behar izan dute ikuskizun hau garatzeko. 

5 urte

 

Belenak

BELENEN ERAKUSKETA

Abenduaren hasieran Agenda 21etik eta Pastoral Sailetik Belenen erakusketarako gonbidapena luzatu egin genuen. Partehartzea ezin hobea izan da. Jasotako Jaiotza kopurua 64-koa izan da eta abenduaren 18an, 21ean eta 22ean ikusgai egon dira. Erakusketak arrakasta izugarria izan du.

Eskerrik asko zeuen parte hartzeagatik.

ABENDUAK 21, 15:30ETAN

3-4 URTEKOEN GABONETAKO JAIALDIA

Jaialdi

 

Aingeruak

LHko  2. mailako ikasleek, gure gurasoekin elkarbanatu dugun mezua zeuei ere jakinarazi nahi dizuegu. Hau da:

“Orain dela 2009 urte Aingeruak Belengo artzainei Jesusen jaiotza iragartzera zerutik jeitsi ginen. Gaur Jesusek ekarri zuen mezua gogoratzera gatoz. Zuek guztiok Jainkoaren semeak zarete, barruan altxor baliotsua daukazue, Jainkoaren hazi bat, BIHOTZA, deituko diogu. BIHOTZ hori maitasunez, jakinduriaz eta ahalmenaz beterik dago. BIHOTZA pizten baduzue, Jainkoaren seme bihurtuko zarete.  PÌZTU BIHOTZA”

Azkenengo astean, Belen haundi bat ipini dugu gure gelan. Ederto pasatu dugu hau dena prestatzen !!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!

 

ABENDUAREN 3a, EUSKERAREN EGUNA 

Karmengo Ama ikastetxeko ikasle eta irakasle eta langileok abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatu gendun. Horretarako irakasleria  eta ikasleria guztiak kalejira bat egin gendun Ipixki gure maskota buru zalarik. Trikitilari eta txistulariz lagundurik. Ikasleak Haurtzaindegitik hasita DBHko nagusietararte, taldeka joan ziran, talde bakoitzak bere leloa adieraziz pankarta baten bidez.Eguraldia ere gure alde eduki gendun, aterriune bat egin euskulako ekintza burutzeko.
Aurtengo mezua AMETSETATIK ERREALITATERA izan da. Mezu sakona eta esanguratsua.
Erdi hilik dagozan hizkuntzoi bizigarritasun apur bat emotea gure esku dago eta horretan gagozan seinale, gure manifestaldi txiki hau. Sentimenduak bihotzetik burura eroan behar dira egiaztatu daitezan, holan ba, ametsetan gura doguna errealitatera eroateko gaitasuna izan daigula. Euskera, gure hizkuntza gitxiagotua, gure ametsetatik atara eta eguneroko errealitatean bizia emon daiogula.

GORA EUSKERA! GORA EUSKERAREN EGUNA!GORA KARMENGO AMA!
ETA
EUSKERA AMETSETATIK ERREALITATERA!!!!!!

euskararen eguna

 

gikore

 

gikore2

ELKARTASUN PROIEKTUA

2009-2010 ikasturtean, elkartasun proiektutik, aurten ere, Gikoreko umeei laguntzen jarraituko dugu. Gure helburuak hauek dira:

  • Elkartasunean hezi.
  • Beste kultura batzuetako errealitateak ezagutu eta hurbildu.
  • Gure bizimoduak planetan  izaten dituen eraginak ikusi eta aztertu.

Besteak beste, antolatuko ditugun ekintzak hurrengoak izango dira:

  • Ikasturte hasierako batzarretan aurtengo elkartasun proiektuaren ardatza nagusiak zeinek diren gogoratu izan ditugu.
  • Inguruan dauden kanpainak aprobetxatu (Domund).
  • Gikoreri buruz dagoen power point berrikusi.
  • Abestia birpasatu: “Kaixo zelan zagoz, muraho amakuruki!
  • Proiektuaren alde zein konpromezu hartuko duten erabaki eta zabaltzea.
  • “Banco de alimentos” kanpainan parte hartu (Gabon inguruan).
  • Gikoreko errealitatea eta gurea konparatu eta ondorioak atera.
  • Beste batzuk.

 

DBHKO 2CKO IKASLEAK AUBIXAKO BARNETEGIAN

Urriaren 26tik 30era bitartean DBHko 2.C taldea Elgoibarko Aubixa Barnetegian Egon ginen. Hasierako momentutik Rosa Mari eta Mari Karmen monitoreekin oso ondo sentitu ginen. Euskera eta batez ere taldeko lanean  sakondu  genuen, sentimenduetan barneratuz.

Morkaiko eta Kalamua mendiak ezagutu genituen eta San Pedro auzoan altxorraren bila ibili ginen.

Joku eta dinamika asko ikasi genituen eta denok, benetako talde bat osatu genuen. Oso esperientzia ona eta aberasgarria izan da.

aubixa

 

palau

AITA PALAUREN ASTEA

Gaur Palautiar asteari bukaera eman diogu. Goizean goiz eskolara etorri garenean megafoniatik Aita Palauren abestiak entzuten ziren. Klasera igo eta zikloka ospakizun ezberdinak egon dira.
Haur hezkuntzakoek “globadarekin” eta “kanapaiak entzun ziren” kantarekin ospatu dute.
Lehen eta bigarren ziklokoek tutorearekin prestatutako ospakizuna aurrera eraman dute eta Lehen hezkuntzako hirugarren ziklokoek eta DBH-koek parrokiara joan dira elizkizunerako. Gaur egun berezia izanik jolastordua luzatu izan dugu. Klasera bueltatzean astean zehar hasitako lanarekin bukatu dugu. Lana bukatzean batzuek pelikula ikusten ibili dira eta beste klase batzuek etxetik ekarritako jolasekin ibiltzeko aukera izan dute elkarbizitza indartuz. DBH-koek ikastetxeko leihoak apaindu dizkigute “Aita Palau i qur” esaldiarekin.

Egun zoragarria pasa dugu!!

 

DBHKO 2.DKOAK URDUÑAKO BARNETEGIAN

Urriaren 26tik 30era DBHko 2.Dkoak Urdañako Barnetegian egon giñan. Bertan, eguraldi ona aprobetxatuz, hainbat ekintza egin genduzan, euskera indartzeko (Lorea euskera eta ni, Euskera animalia balitz, Triptikoa), gure arteko harremanak sendotzeko (mendiko irteerak, batetik bestera walki-talkiekin, kremailera, tren itsua, kotxe garbigailua, rugbi errea…) eta ondo pasatzeko (gaueko jolasak). Guztiontzat esperientzia oso positiboa izan da benetan.

(Ikasleen iritziak hemen)

URDUÑA

 

palau

AITA PALAUREN ASTEA

Urtero lez Azaroaren 7an Aita Palauren eguna ospatzen dugu.
Aste honetan, hori dela eta bere omenez ekintza desberdinak antolatu ditugu: bere bizitza eta baloreak gogoratu, bere irudia margotu, ipuinak osatu eta ostiralean jai batekin amaiera emango diogu asteari. Jai hori Eukaristia batekin hasiko dugu, eta ondoren jolasak eta pelikulak egongo dira.

 

KARMENGO AMA MENDI TALDEA MARTXAN BESTE IKASTURTE BATEN

Joan dan urriaren 4an geure mendi taldea martxan jarri zan eta Bizkaiko hainbat lekuko neska mutilekin elkartu ziran Arralde mendira, Zeanin igoteko. Eguraldi bikaina izan genduan eta ibilaldi oso polita ere.  Ogitartekoa gozo jan genduan eta atseden apur baten ostean aurrera jarraitu genduan.  61 ikasle etorri ziran, guraso eta irakasle zaintzaileak ere.  Ekintza honen bidez kirola, natura, kidetasuna, geure hizkuntza eta ohiturak ere indartu nahi doguz. Beste alde batetik bertan ditugun hainbat mendi eta ibilbide ezagutzeko aukera ezinhobea da.
Aurten ere hainbat ikasle ekintza honetara apuntatu jakoz eta poz pozik joaten gara irteeretara Foru Aldundiaren eta gurasoen laguntzagaz.
Ikasturte honetan Ubieta, Tontorramendi, Ermua, Bargorriko Atxa eta Txarlazo mendietara joateko asmoa daukagu. 

mendia

 

san millan
DBHKO 2. MAILAKO IKASLEAK SAN MILLANEN

Urriaren 22an DBHko 2.mailako ikasleak San Millan de la Cogollan dagoan Yusoko monastegira joan ginan.
Nahiz eta bidaia nahiko luzea eta eguraldia kaxkarra izan, oso ondo pasatu gendun eguna.
Monastegian, euskeraz eta erderaz egindako lehenengo glosak ikusi genduzan, baita Gregoriar kantutegia eta Millan Deunaren erlikia-ontzia ere.
Santo Domingo de la Calzadan bazkaldu eta gero, Zornotzara bueltatu ginan.

 

DBHKO 1. MAILAKO IKASLEAK BASONDON

Uriaren 7an, DBHko 1. mailako ikasleek Basondora heldu ginenean oso inpresio ona eman zigun. Monitoreak parkea erakutsi ziguten eta animaliei buruz gauza asko ikasi genituen. Geroago, baso margotua ikustera joan ginen. Zuhaitzak ikusi ondoren, basotik alde egin genuen eta bazkaltzera joan ginen. Jolastu ondoren, autobusa hartu eta Zornotzarantz abiatu ginen. Oso egun polita izan zen, benetan!

oma

 

IPIXKI

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA

Ongi etorriak guztioi kurtso berri batera. Udako oporrei oraindik agur esaten ari gara, baina kurtso berria hemen dugu gure artean. Oporrak ematen duten lasaitasunari agur esan eta barriro ere iratzargailuaren morroi. Hala ere ilusio handiz hasten dugu 2009/2010 kurtso berria. Karmengo Ama osatzen dugun guztiok urtero bezala,  indarrez beteta ekingo diogu ikasturte barriari.

Horregaitik mezu honen bitartez zuoi, Karmengo Ama osatzen duzuen guztioi ONGI ETORRI eta ANIMO!!!