FRANCISCO PALAU Y QUER. APOSTOLU ETA FUNDATZAILEA
, (Lleida) jaioa, 1811ko abenduaren 29an .
hil zen, 1872ko martxoaren 20an .
Lleidako seminarioan egon zen, nobiziagoa Bartzelonako Teresiar Karmelean egin zuen eta Barbastron (Huesca) abade izendatu zuten.
28 urterekin Apostoluen Misiolari izendatu zuten hainbat gotzaik. Karmeldar oinutsa izan zen, bakardadeaz maiteminduta eta otoitz eta predikaziozko bizitzara entregatua.
Frantzia eta Ibizan (Baleareak) erbesteratua egon zen; zentsuratua izan zen, gosea eta jazarpena pairatu zituen, hil zorian egon zen...
Guzti guztia bere Maitea zen Eleizarenganako eskeintza bezala bizi izan zuen; bere bizitzako lehen urteetan Eleizaren aldeko erantzun moduan, beranduago, bere esperientzia mistikoaren ondorioz, Eleizarenganako konsagrazio bezela, Eleiza "pertsona" eta "Jaungoikoa eta urkoak" legez ikusita. Eleizagazko esperientzia honetan Maria Amabirjina eta Ama, Eleizako irudi perfektoena moduan hartzen du, " Eleizaren edertasuna iragartzen duen Erregina bezala ".
Bere Eukaristia esperientziak eta Mariarenganako debozioak, Eleiza sendotu eta eraikitzen duen batasun misterio bezala, Francisco Palauren misiolari izpiritua eta fundatzaile karisma osatzen dute.
Teresar Familian Karmel Misiolaria fundatzeko, Jesusen Teresa Donea rengandik deitua sentitu zen. Ordena hau Karmengo Ama Birjinaren eta Jesusen Teresa Donearen anaia eta ahizpen hirugarrena da. (Fraileena 1860an sortu zen, gaur egun desagertua dago, lekaimeena 1861ean sortu zen eta gaur egun Karmeldar Misiolari Teresiarrak eta Misiolari Teresiarrak dira).
Izpiritu zuzendaria, idazlea, publizista, Fide propaganda kongregaziora (gaur egun herrien Ebanjelizaziorako kongregazioa) atxekitua, helduen katekesi-eskola bateko zuzendaria, fundatzailea, sortzailea eta egunkari-astekari baten zuzendaria, exortzista... Askotarako irudia, 1998ko apirilaren 24an, Erroman, bere beatifikazioko slogan bezala erabilitako bere esaldian laburbiltzen dena: "Eleizarengaitik bizi eta biziko naiz, Eleizarengaitik bizi eta hilko naiz".
|