
|
ASTELEHENA, MARTXOAK 22
Goizeko 9ak: 1. DBHkoen lehen irratsaioa izan da. Berandu hasi dira 9:15etan Leire Petralandaren agindupean.Arazoak izan dituzte martxan jartzeko eta ikasleen aurpegietan emozioa ikusten zen.
Goizeko 9:30ak: HH eta haurtzaindegiko 2 urteko ikasleak aretora joan dira beraien kantaldia ospatzera. Bertan sekulako giroa zegoen, denek zeukaten hasteko gogoa. Hiru urteko ikasleek “Maritxu nora zoaz”, “Hau dok umorea”, “Behin betiko” eta “Athletiken abestia” abestu dituzte. Lau urtekoek “Riki riki” abestu dute beste batzuen artean eta bost urtekoek “Katuen testamentue”, ”Asunklakla” eta “Euria da hey” abestu dute.
Goizeko 9:45ak: LHko ikasleek, seigarren mailakoek, beraien irratsaio zirraragarria eskeini digute. Nahiz eta gazteak izan oso ondo egin dute. Arazo teknikoak ere egon dira, baina Leire Petralandari esker konpondu egin dira. Sukaldeko errezetak eta eguraldiari buruzko informazioa eman dute.
Goizeko 10ak: DBHko ikasleek kultur lehiaketan parte hartu dute, astelehenekoa Zornotzako lekuak identifikatzea izan da eta argazki zahar batzuekin identifikatu behar izan dira.
Goizeko 10:15ak: DBHko lehenengo mailakoek txalaparta ikastaroak izan dituzte bigarren eta hirugarren orduetan. Gogo asko jarri diote eta gutxinaka lortu dute hobetzea. Txalaparta beraiek montatu dute eta lau taldetan banatu dira. Goizeko freskurak eta txalapartaren soinuak efektu lasaigarria eragiten zuen.
Goizeko 11:15ak: DBHko hirugarren eta laugarren mailakoak ostiralerako tortila lehiaketarako materiala prestatzen aritu dira.
Goizeko 11:30ak: laugarren mailakoak herri kirolen erakusketarako materiala prestatzen aritu dira.
Arratsaldeko 15:15etan HHko umeak pelikula bat ikustera joan dira. ICE AGE 2 pelikula ikusi dute. Oso pelikula dibertigarria iruditu zaie eta oso gustora ikusi dute.
Arratsaldeko 15:30etan LH-ko 2.zikoloko eta 3.zikloko ikasleek olinpiadak izan dituzte patioan. Danak oso pozik zeuden. Kirol jokoetan aritu dira jolasten, errelebotan eta zelai errean .Bakoitzak bere taldea animatzen zuen eta denek daukaten guztia eman dute. Pentsatseko jokoak ere egon dira eta asko pentsatu behar izan arren nahiko errez atera dute jokoa aurrera. |
 |
MARTITXENA, MARTXOAK 23

|
KIKI KOKO ETA MOKO HH eta LHko 1. zikloko umeei eskaini digute ikuskizun barria!!!
Kiki, Koko eta Moko pailazoak gure artean izan dira denon gozamenerako.
Haien ikuskizun berriarekin Txintxilintxin, Bakea egin, alaitasunez dantzatu eta abestu egin dugu jai giroan. Hartu dugun mezua ere guztiz ederra: biolentzia utzi, bakean bizi eta denon artean mundu baketsu bat eraiki dezakegula.
Lehen hezkuntzako 3. mailakoak Zornotzako auzoak ezagutzera joan dira. LHko 4mailakoak, beriz, Durangaldea aztertzera. Espero dugu ondo pasa izatea!!! Eguraldia lagun daukate behintzat!!!
LHko 3. ziklokoak herri kirolen erakusketa ikustera joan dira, Iñaki Mendizabalek garatutakoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Benetan azalpen polita izan da!. Arratsaldean Goazen pelikula ikusi dute.
LHko 1. ziklokoek “EUSKERAZ JOLASTEN” saioa eduki dute jolastokian. Eta ondo pasatu dute? Noski baietz, zelan ez dute ondo pasatuko umeak jolasten badaude….
|
EGUAZTENA, MARTXOAK 24
9:00: Irratsaioa: Gaur eguaztena, DBHko 3. mailako ikasleek, irratsaio bat eskaini digute.
10:00-13:00: Herri kirolak: Gaur herri kirolak erakusketan izan gara eta Iñaki Mendizabalek, Bizkaiko Foru aldunditik etorritakoa izan dugu. Zenbat herri kirol dauden eta nola egiten diren, historia pixka bat ere azaldu digu.
10:00: Txotxongiloak: Haur hezkuntzako haurtzaindegiko andereñoek, 4 eta 5 urteetako umeentzat txotxongiloak antolatu dituzte,Edurne zuriren ipuina hain zuzen ere.
10:45: Ipixki: Ipixki eta bere lagunak haur hezkuntzan egon dira. Euskararen joko dibertigarriak eginez, DBHko 2.mailakoei esker. Oso animoso ibili dira.
11:30: Kantaldia: Lehen hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara kantaldia egin dute. Bakoitzak beraien abestiak aurkeztu ditu, oso abesti politak izan dira, txalo eta algararen artean.
12:00: Julen Gabiria: 3. DBHko ikasleak “Connemara gure bihotzean” liburua irakurri dute, eta horri begira galdera batzuk egin dizkiote Julen Gabiriari. Oso atsegina izan da elkarrizketa.
15:30: Tanborrada/Euskal dantzak: Lehenik eta behin tanborrada emango da eta ondoren Euskal dantzak ikusiko ditugu. Tanborrada, eskolako ohitura bat da,betidanik egin delako.Haur hezkuntzakoak eta lehen hezkuntzakoak oso pozik dantza egin dute.Ikusleen aurpegiak alaitasuna nabaritzen zen.
15:00-17:00: DBHko 1. mailako ikasleek karaoke ikusgarri bat egin dute alaitasunez, DBHko 4. mailako ikasleen laguntzarekin. Nahiz eta hasieran lotsa nabaritu, amaieran denak, musikarekin batera ere, disfrutatu dute! |
|
EGUENA, MARTXOAK 24

|
Gaur goizean, arazo tekniko batzuen ondoren, azkenengo irrati saioa hasi da, DBHko mailakoek egina.
Goizeko 10:00etan, aurreko jolastokia kolore biziekin margoztu da. L.H.ko ikasleak oso urduri irten dira euren klasetik. Hainbat pertsonai mitologiko ikusi ditugu : Basajaunak, sorginak, prakagorriak, lamiak, iratxoak...
10:30ak inguruan DBHko 4. mailako ikasleak Zornotzako aretora joan dira « LOL » pelikula ikustera. Neska nerabe frantses baten bizitza kontatzen du. Oso dibertigarria izan da.
Bitartean, LHko 2. zikloko ikasleak, ikastetxeko aretora joan dira « Babe, txerritxo ausarta » pelikula ikustera. Oso gustokoa izan dela adierazi dute.
Bazkaldu ondoren, 15:00etan DBHko ikasle guztiek solasaldiak izan dituzte pertsonai interesgarriekin: Arkaitz Basterra, zinema zuzendaria, Ostaiska Egia,kirol medikuntzan aditua eta Gorka Oteiza, bidaiari bat. Oso interesgarria izan dira.
Momentu horretan, HHko eta LHko lehenengo zikloko ikasleak, « Egin katu » famatuaz gozatu dira. Karaoke bat da eta eszenatoki baten abesten ibili dira. Ikasle guztiak abesten eta dantzatzen egon dira euren irakasleekin. |
BARIKUA, MARTXOAK 25
Gaurko eguna, hau da, martxoak 26, euskararen asteko egun handia, inoiz baino koloretsuagoa izan da.
Lehenengo DBHko ikasleen mitologiari buruzko mozorroen puntuaketa izan da. Ondoren eskola osoko ikasleek kalejira egin dute. Eskola ingurutik bueltatxo bat eman da eta mota desberdinetako mozorro ikusi ditugu: basajaunak, iratxoak, lamiak, sorginak...
Hau bukatu eta giroa berotzeko buruhandiak agertu dira, umeak kikilduta lehenengotan baina geroago konfiantza hartu eta bien artean oso ondo pasatu dute burutik tiraka.
Ondoren DBHko ikasleek mailaka herri kirolak egin dituzte, ikasleek euren indarra erakusteko joku aproposak eta leiha oso berdintsua eta entretenigarria izan da. Txokor batzea, sokatira, harri jasotzea…herri kirolen batzuenetarikoak izan dira.
Bitartean DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak pintxo gozo gozoak prestatu dituzte. Benetan itxura ona izan duten! Hauen ostean DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek tortila gozoak prestatu dituzte. Beno, epaileen aurpegiek halan adierazi dute.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek era guztietako jokuetara jolastu dute. Primeran pasatu dute.
Herri bazkaria frontoian izan dugu, patata tortila, sagarra, gazta…
Arratsaldez erromeria eta txokolatada, nekea agertu den arren arratsalde zoragarri igaro dugu.
Aste guztian eman den challengearen irabazleak hauek izan dira:
DBH 1 eta 2.ren artean irabazleak "Ezezagunak" izan dira.
DBH 3 eta 4.ren artean "Lamia lirainak" izan dira.
Bukatzeko, Zuzendaritza taldearen partez, mila esker bai ikasleei, eskolako langile guztiei eta familiei euren parte hartzeagatik eta Euskal Astea aurrera eramateko egin dituzten ahaleginengatik.
Ondo igaro Aste Santuko oporrak! |
|
|

|