Amorebieta-Etxanoko Karmengo Ama gure Ikastetxea, itunpeko Ikastetxea, Ebanjelioko baloreak bizi eta transmititzen dituen Kristau Eskola da, Francisco Palau i Quer doatsua bere fundatzailearengandik izpiritu eta karismaren arabera, “Palautiar estiloarekin”.
Euskal Herriko giza eta kultura errealitatearekin konpromezua daukagu. Gure hizkuntza eta kultura arlo guztietan (eskola, familia, ingurua) bizi eta bultzatzen dugu.
Gizatiarra, gizartezkoa eta oso kristaua den Hezkuntza osoa eskeintzen dugu. Gizamaila guztiei irekita dagoen eskola gara.
Gizartean modu eragilean integratzeko gai izango diren eta gaitasun kritikoa eta eraldatzailea izango duten haur eta gazteak hezten ditugu, bai akademikoki bai pertsona eta gizarte mailako baloreetan ere.
Gure lana Hezkuntza Elkartean egiten dugu, familia giroa eta talde-lana landuz, sormenez, sentsiberatasunez eta berrikuntza gestio-prozesuak gaurkotuz.