TUTORETZA PLANGINTZA
Programaketa
ANIZTASUNARENGANAKO ARRETA
Aniztasuna eta aniztasun kulturala gure Ikastetxean eta inguruan ditugu, gogoan dugu eta era baikorrean balioztatzen dugu.
Haurra eta nerabea pertsona bakoitzaren bakantasuna errespetatuz hezi nahi ditugu, bere hezkuntza osoa eta pertsona eta giza izaria helburu nagusia delarik.
Sentibera izatea eta pertsona bakoitzaren garapen hoberena bultzatuz gure geletan dagoen aniztasunari hezkuntza erantzuna ematea guztiz garrantzizkoa da.
Aipatzekoa da, gero eta gehiagotan, beste herrialde batzuetatik etorritako ikasleek sortzen duten aniztasuna. Orientabide Saileko laguntza izango dutela, familiek, tutoreek eta irakasleek lan gogorrena dute: harrera egokia, eguneroko komunikazioa eta ikastaldean, ikastetxean eta Hezkuntza Elkartean integratzea.
Karmengo Amak, bere Indartze Plangintzan, hainbat neurri eta errekurtso zabaltzen ditu, hala gogora ekarri nahi du, zehazki:
-
Laguntza Gela bi.
-
Hezkuntza laguntzaile bi.
-
Indarpen linguistikoa.
-
Hezkuntzan Berariaz Esku Hartzeko Proiektu bi, (PIEE). DBH 1. eta 2. mailetan.
-
Curriculum-aniztasuneko Programa. (DBHko 4. mailan)
-
Orientatzaile / Aholkulari lana.