AURKEZPENA

Helburu eta Baloreak Elkarbizitzarako arauak
Gurasoak-tutorea
Tutoretza eta Orientabidea

FAMILIA- ESKOLA
BERRIKUNTZA PROIEKTUAK
IRTEERAK
BESTE EKINTZA BATZUK
ESKOLA ORDUTEGIA
AZKEN ZIRKULARRAK


 

2010-2011 IKASTURTEA

ELKARBIZITZARAKO ARAUAK

Gurasoen batzarretan zabaldu zen moduan, elkarbizitza eta Diziplinarako prozesuaren jarraibideak jarraitzen ditugu, zeinen arabera hurrengo elkarbizitza arau orokorrak eta etapako zehatzak bereizten dira.


IKASTETXEKO ARAUTEGI OROKORRA

  1. Haur Hezkuntzako ikasleak, aurreko atetik sartu eta irtengo dira,Lehen eta bigarren hezkuntzakoek kirolguneko atea erabiliko dute.
  2. eta irtengo dira, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak,  Bai harremanetan, bai ekintzetan eta bai hitz egiterakoan, ikastetxeko elkarbizitza errazteko, irakasle, irakasle ez diren zerbitzu pertsona eta ikaskideen aurrean sexu, arraza..edo beste ezaugarriak errespetatuz, begirunea mantenduko da.
  3. Harrera abegitsua eta barkamena, edozein kristauren ekintzarik nagusiena da.Hori dela eta:
    • KARMENGO AMA ikastetxean, denok adiskide izan behar dugu eta besteok zoriontsu egitean, zirrara geurea egin behar dugu.
    • Egia esatea guztion betebeharra da, bai guraso bai irakasleei edozein iruzur edo gezur ekidinez.
  4. Elkarbizitza on baterako, jolastoki, pasabidean, ikasgelan, eta beste toki batzuetan jarrera adeitsu eta errespetuzkoa edukitzea beharrezkoa da.
    • Ezizen, zarata, borroka eta doinu txarreko hitz gogorrak ez esatea, norberaren ardura da. Egoki eta errespetuz hitz egin behar dugu.
    • Ahalegin berezia egingo dugu paper edo bestetarikoak (poltsa, txikle, pipazal...) lurrera ez botatzen, bai jolastokian eta bai ikasgeletan eta kalean ere.
    • Ikastetxe esparruan pipak jatea eta baita txiklea edo zigarroak erretzea guztiz debekatuta dago. Gune guztiak garbirik mantendu behar ditugu.
  5. Ikasleak, ikastetxera egunero eta sasoiz etortzeko derrigorra dute, justifikatu gabeko faltak izan barik eta sarrera eta irteerako ordutegiak errespetatuz. Ebaluaketa, neurtua izateko klasera etortzea behin behineko eta beharrezkoa da. Atzerapenak edo etorri ezak, aurretiaz telefonoz, agendaz edo agiri idatzi baten bidez ezagutaraziko dira. Baldintza hau ez betetzea ohizkoa bihurtzen denean huts handi lez hartuko da.
  6. Ikasleak ikastetxera behar den bezala, txukun eta garbi etorri behar dira. Uniformea osorik eraman eta soineko eta gauza pertsonal guztiak izenekin erabili behar dira.
    • DBHko 2. ziklokoek oinetako eta soinekoei buruz emandako arauak kontutan eduki beharko dituzte.
    • Gurasoen baimenik gabe eta tutoreari esan gabe, ikastetxeko esparrutik irtetea debekatuta dago.
  7. Klaseetan era baikor eta bizi baten parte hartzea guztion betebeharra da.
    • Esandako ekintzetarako lan eta ikasketa ekintza eta denbora aprobetxatzea beharrezkoa da. Honek, adi egotea, jakinmina, ordena, orduko izatea, arduraduntasuna eta hezkuntza eskatzen ditu.
    • DBHko 2. mailararte agendaren erabilpena beharrezkoa da. Edozein irakaslek eskatu dezake era egokian erabiltzea.
  8. Ikasle bakoitzak, gelako ekintzak burutzeko behar duen materiala eduki beharko du. Soinketarako, ikastetxeko ekipoaren erabilera, agindutakoa eta beharrezkoa da guztiontzat (4 urtetik, DBH.ko 4. mailaraino). Era berean egunero lan materiala edota ekipoa edukitzea beharrezkoa da.
    • Idatzizko frogetan “Tipex”-a erabiltzea ikasle guztiontzat debekatuta dago.Mobila, diskmana, MP3-a, grabadorak edo/eta joko elektronikoak erabiltzea ere debekatuta dago.
  9. Klaseak amaitzean ikasgelak txukun gelditu beharko dira. Ikasle bakoitzak betetzen duen jarlekuaren arduraduna izan beharko du. Apurtzen den guztia edo nahita hondatzen dena, egin duenak ordaindu beharko du (taldeak edo klase osoak hau agertuko ez balitz).
  10. Jantokian, toki honi bere itxura emateko, hezkuntza zorroztu beharko da. Gauzak mesedez eskatuko dira eta mahai tresnak, zapiak eta beste tresna erabilgarriak egokiro erabiliko dira.
  11. Guztion segurtasunagatik ikastetxe esparruan txirrindulak, patinak, tronpak, pilota gogorrak eta nahita ez, besteak mindu litzakeen beste edozein gauza erabiltzea debekaturik dago.
    • Eskola orduetan (9:00etatik 17:00etara) frontoian ez da erabiliko ez baloirik ez erraketarik.
  12. Sendiak ezin dira geletara eta pasabideetara sartu. Haurtzaindegia, bere arautegi berezira lotuko da.
    • Eskolarekin zerikusirik ez duten ikasle eta pertsonak eskolara sartzeko ez dute baimenik, eskola ordutegian.
  13. Elkarbizitzarako arau hauek ezagutzea eta betetzea beharrezkoa da, bai ikastetxe barruan bai irteera eta kultura bidaietan ere.
  14. Irteeraren baten ikasleren batek Ikastetxeko arauak betetzen ez baditu, sendiari adieraziko zaio eta hurrengo irteeran ezin izango du parte hartu

Elkarbizitzarako eta Diziplinarako prozesuaren protokoloari jarraituz, eta ikasleen formakuntza eta hezkuntzan elkarrerantzukizuna bultzatu nahirik, gai honi buruz familiarekiko harremana gurasoak sinatu behar duten erregistro-orrien bitartez, arina eta isurkorra izango da.