
|

|
GURASO EDO ARDURADUNENTZAKO OHARRA
-
Haur Hezkuntzako ikasleak, aurreko atetik sartu eta irtengo dira, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak, atzeko atetik egingo dute.
-
Gure haurren eta gazteen hezkuntza, osasun eta segurtasunagatik “gure tokiak” garbi edukitzera gonbidatzen zaituztegu. Ikastetxe barruan erretzea debekatuta dag o.
-
Beharrezkoa da, ikastetxeko sarrera-irteera orduak errespetatzea Sarrera eta irteera orduetan ikasleak ikastetxera sartu edo irteteko kirolguneko atea erabiliko dute. Beste orduetan ate nagusitik edo harrera atetik egingo dute. 8:30etatik aurrera Haurtzaindegira kotxez sartzea debekatuta dago.
-
Gurasoek euren berebilak toki desegokietan ez aparkatuz, eta ikastetxe autobusen ibiltzea ez oztopatuz, umeen ziurtasuna erraztuko dute.
-
Eskola orduetatik kanpora (arratsaldeko 5etan) jolastokian gelditzen diren haurrak beraien gurasoekin egon behar direla gogoratu nahi dizuegu. Epe honetan, kirol guneak eta instalazioak eskolako kirol ekintzatarako daude.
-
Ikastetxeko funtzionamendu orokorra arina izan dezan, eskolak familiei bidalitako zirkularrak lasaitasunez irakurtzea eta ikasturtean zehar eskatzen den dokumentazioa sasoiz ekartzea beharrezkoa da.
-
Klase orduetan, guraso eta senitartekoak ez dira ikastetxe barruan geratuko (jolastokietan, pasabideetan…).
|
 |